XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ma - Ez, ez; Iñakiren zatia handiagoa da.

Iñ.- Manu, zu gaiztoa zara.

Ez deutsazu entzun agureari biak bardinak dirala? (agureari dinotso) Emoidazu nire zatia.

Ag.- Hara Iñaki: zuk dinozunez, zure zatia ta Manurena bardinak dira.

Ba, orduan, hauxe egingo dot: zuri Manurena emon eta Manuri zurea.

Iñ.- Ez, ez.

Emoidazu nire sagar erdia!.

Ag.- Bai, nik uste dot Iñakiren sagar erdia handiagoa dala.

Zatitxu bat kenduko deutsak Iñakiren erdi honi.

Horrela biak izango dira bardinak.

Ma.- Bai, orduan bardinak izango dira (agureak Iñakiren zatiari, zatitxu bat kentzen deutso).

Iñ.- Ene! Begiratu! Manuren zatia orain handiagoa da.

Orain Manurena nahi dot.

Ma.- Ez, Orain bardinak dira.

Ag.- Ez.

Manuren erdia handiagoa da.

Manuren sagarrari ere zatitxu bat kendu behar deutsat bardinak izateko.

(Manuren zatiari ere zatitxu bat kentzen deutso).

Ikusi, orain bardinak dira.

Ma.- Begiratu! Orain Iñakiren erdia handiagoa da.

Nik Iñakirena nahi dot.

Iñ.- Ez, ez.

Bardinak dira.

Emoidazu nire erdia.

Ag.- Nik uste dot, Iñakiren sagar erdia handitxuagoa dala.

Beste zatitxu bat kenduko deutsat Iñakirenari (beste zatitxu bat kentzen deutso).

Iñ.- Baina, orain Manurena handiagoa da.

Ag.- Bai? Ba, Manuren erdi hori handiagoa bada, beste zati bat kendu beharko deutsat (hartu Manuren sagarra ta jan egiten dau).

Ma.- Ene!, ene! Orain Iñakirena handiagoa da.

Emoidazu hori neuri!.

Ag.- Hara! Iñakiren erdia handiagoa bada, hori ere jan egin beharko dot (eta jan egiten dau agureak zati hori ere).

Mutikotxuok! Ikusi ta ikasi: ez inoiz hasarratu!.

Hasarratzen diranak, ez dabe inoiz gauza onik ataratzen hasarretik....